Euskaltegia

Marga ERDOZAIN 2014ko irailaren 4a

Malerrekako IKA euskaltegiak ere 2014-2015 ikasturterako matrikula kanpaina hasi du. Abuz­tuan EGA ikastaroa egin ondotik, IKAko euskalte­giak zabaldu du izena emateko epea. Maila guz­tiak eta EGA eskaini­ko ditu. Era presen­tzia­lean eta on-line edo autoikaskuntzaren bidez ikasteko aukera izanen da urrian hasiko den ikasturte berrian. Interesatuek 948 451555era dei­tzen­ ahal dute edo malerreka@euskaltegiak.eus helbidera idatzi. Matriku­lazio epea irailaren 30ean akituko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun