Ikasturte berria

Marga ERDOZAIN 2014ko irailaren 4a

Irailarekin batera eskola eta institutuko ikasturtea martxan paratuko da, irailaren 5ean Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokionez eta 10ean DBHkoari dagokionez. Aipatu behar da DBHn A eredurik ez dela izanen eta hizkuntza aukeraketa honetan ari diren ikasleek Lekarozera joan­ beharko dutela. Askin eskola txikiak ere udako oporraldiaren ondotik­ ikasturte berriari ekin dio.
 
Agorreta Musika Eskolak ere irailaren 8tik 12ra zabalduko du matri­kulatzeko bigarren deial­dia. Egun horietan 10:00­etatik 12:00etara bertatik pasatzen ahal da izena ematera eta dagokion dokumentazioa betetzera. Berrikuntza gisa, ikasturte honetan 12 urtetik gorakoentzat ins­tru­men­tua ikasteko aukera izanen da hizkun­tza musika­leko klaseak hartu gabe. Beraz, gazte eta helduendako eskain­tza zabaldu du Musika Eskolak.
 
Ikasturteaz gain, kirol jarduerak ere poliki-poliki martxan jartzen ari dira, bai Erreka taldean nola Doneztebe futbol taldean ere. Hauez ­gain, neguan kirol eskain­tza zabala prestatzeari ekin diote hainbat antolatzailek: pilota, judoa, pilates, yoga, dantza-jazz...
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun