Abuztuan jende anitz etorri da gurera oporrak pasatzera, bertako anitz ere kanpora joan dira, eta bertan gelditu direnek udako giroaz gozatzeko aukera izan dute: bestak, terrazak, zinema... Horren barrenean sartzen da Burrunba gazte taldeak eskaini duen udako zikloa. Abuztuan lau ortziraletan lau pelikula pantailaratu dira: War horse, 8 apellidos vascos, Templario eta The purge. Emanaldi guztiak zinema aretoan ikusi ahal izan dira giro ederrean.