Besta ederrak izan dira

Maider PETRIRENA 2014ko ira. 4a, 13:16

Arretxekobordako igoeran parte hartu zutenak, asto proban aritu zirenak, trikitixa jaialdia, dantzarien saioa, krosa, eta txapelketetako irabazleak ageri dira argazkietan. Maider Petrirena; Aritz Arri

Asto proba egin dute aurten gazteek besten aitzinetik

Nahiz eta bestak ofizialki abuztuaren 10ean hasi, bezpera ere ekitaldiz beteta joan zen. Goizean, hirugarren urtez, Arretxekobordako igoera egin zen eta 22 lagunek parte hartu zuten. Horien artean bi beterano aipatuko ditugu, Juan­ Tomas Latasa eta Es­teban Maritxalar, eta hiru haur, Koldo Herrera herritarra, Haimar  eta Adur. Aurten ez zuten herri­tarrek bakarrik parte hartu, eta Jabier Sein iturendarrak eraman zuen lehen postua. Biga­rrena Iker Lizarazu izan zen eta hirugarrena Xabier Irazoki. 
 
Arratsaldean asto probaren txanda izan zen. Hiru astok laguntzaileekin parte hartu zuten. Xabier Petrirena eta Ar­kaitz Vicente Darko astoarekin atera ziren eta 48 plaza egin zituzten. Bisente astoa Lucio Irazoki eta Luis Ibarra osaba-ilobekin atera zen eta 42 plaza egin zituzten. Isidro astoa Unai eta Igor Bertiz lehengusuekin atera zen eta hauek maila ederra eman zuten, 59 plaza eginez. 
 
Abuztuaren 10ean, erral­doi eta buruhaundien konpartsak bota zuen­ altxaferoa. Lehena Ruben Irigoienek piztu zuen. Arratsaldean XIII. Ramon Latasa Sari­keta egin zen frontoian eta jendetza bildu zen.
 
Santiburtzio Eguna ederra izan zen guztien­tzat. Gaiteroekin diana izan zen goiza alai haste­ko. Meza Nagusiaren ondotik, herriko dantzarien eta erraldoien emanaldia etorri zen eta akituta­koan luntxa. Horrez gain­, su artifizialak ere izan ziren eta jendetza elkartu zen zubi berrian ikusteko­.
 
Abuztuaren 12an, haurraren egunari trikitilariek eman zioten hasie­ra. Goiz eta arratsaldez haurrak hainbat jokotan gozatzeko aukera izan zuten, baita arratsaldean karaokean kantatzeko ere. Ilunabarrean tortilla eta postre lehiaketa izan zen eta bortz tortilla eta bedera­tzi postre aurkeztu ziren. Tortillen artean irabazlea Agurtzane Zubieta izan zen, bigarren Niebes Biu­rrar­e­na eta Amaia Apeze­txea eta hirugarren MªJesus Iribarren. Postretan 10 urteko Iker Urrozek iraba­zi zuen, bigarren Jose Ruiz sailkatu zen eta hirugarren Mertxe Gago. 

Abuztuaren 13an gazteen eguna izan zen. Goizean herri krosa egin zen eta 62 partehartzaile izan genituen maila desberdinetan. Helduetan irabazlea Jesus Rey izan zen, biga­rrena Aitor Apeztegia eta hirugarren Eneko Herrera. Gazteek Ulibeltzak Elkartean egin zuten baz­karia eta ondotik, Elutxa txarangarekin ura eskatuz ibili ziren. Arratsaldean, aitzur eta zartagin tiraketa eta toka egin ziren. Aitzur tiraketan 18 aritu ziren eta irabazlea Aritz Agesta izan zen, bigarrena Unai Bertiz eta hirugarrena Mikel Bertiz. Zartagin tiraketan, be­rriz, 16 aritu ziren eta Edurne Urroz izan zen nagusi, bigarrena Iker ­Urroz eta hirugarrenak Jon MIkel Gaztelumendi eta Josune Madariaga. 15 urtetik goitikoetan, Angel Mariezkurrenak irabazi zuen, biga­rren Ander Oskoz gelditu zen eta hiruga­rren Aritz Arriola.
 
Azken eguneko mus txapel­ketan 24 bikotek parte hartu zuten. Irabaz­leak Rakel Urtxegi eta Maxux Iriarte izan ziren, bigarrenak Jon Apeze­txea eta Jose Martin Agi­rre, hirugarrenak Urko eta Julen Iba­rra eta lau­ga­rrenak Patxiku Apeztegia eta Miguel Manterola. Arratsaldean, berriz, Olegin plater tiroketa egin zen. 18 lagunek parte hartu zuten eta Pako Alzugarai nagusitu­ zen, bigarren Aitor Apez­tegia gelditu zen, hiruga­rren Iñaki Mikelarena eta laugarren Jabier Iba­rra. Bes­tei akabila emateko herri­ afaria egin zen frontoian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun