Oizko besten barne, gazteen laxoa partida eta aizkora apustua larunbatean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 5a

Ongi pasatzeko tarte ederra izanen dute egun hauetan Oizera hurbiltzen direnek.

Ortziraletik astelehenera ospatuko dituzte Oizen bestak

Ortziraletik igandera adin guztietako jendearendako ekitaldiak prestatu dituzte. Hala ere, udaletik kontuan hartzeko bi ohar jakinarazi dituzte: alde batetik, bestetan egunero haurrendako puz­garriak izanen direla, eta bertzetik, bestetan gerta litezkeen arazoez he­rria ez dela arduratuko.

Oizen ere asteburu honetan ospatuko dituzte herriko bestak eta ortziraletik igandera adin guztietako jendearendako ekitaldiak prestatu dituzte. Hala ere, udaletik kontuan hartzeko bi ohar jakinarazi dituzte: alde batetik, bestetan egunero haurrendako puz­garriak izanen direla, eta bertzetik, bestetan gerta litezkeen arazoez he­rria ez dela arduratuko.

 

Ortzirala, irailak 5

• 20:00etan altxaferoak bestei hasiera emanez. Herriko trikitila­riak herrian barna ibili­ko dira.

• Ondotik, Herriko Ostatuan Zopak.

• Gauez dantzaldia Salaberri akordeoilariarekin.

 

Larunbata, irailak 6

• 11:00etan Gazteen Laxoa Txapelketako finalerdia. Oiz eta Donezteberen artean.

• 18:00etan aizkora apustua: Juan Lopez eta Ander Erasun ariko dira.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.

 

Igandea, irailak 7

• 11:00etan mus txapelketa elkartean.

• 11:00etan esku pilota partidak herriko gaztetxoen eta afizionatuen artean.

• 17:00etan haurrendako jokoak plazan. • Jokoak akituta, haur eta helduendako txokolatea.

• 19:30ean herritarren arteko IX. patata tortilla lehiaketa eta ondotik tortilla, xingarra, txistorra eta gazta dastatzea.

• Arratsaldez eta gauez jarraian dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

Astelehena, irailak 8

• 11:00etan Meza Nagusia.

• Ondotik luntxa Herriko Ostatuan.

• 14:00etan herri bazkaria, euskal kantekin alaitua.

• 18:00etan Toka eta sokatira lehia herritarren artean.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

• Bestei bukaera emateko, kalejira herrian barna eta Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun