Emakume eta kirolari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 4a

Igandean eginen den munduko mendi lasterketen harira prestatu dituzte

Igandean eginen den munduko mendi lasterketen harira prestatu dituzte. 19:00etan hasita, hainbat lagunek hartuko dute hitza Doneztebeko zineman: Bidasoa eta Berroaran Juntako ordezkariak, Isabel Elizalde Cederna-Garalurreko kudeatzaileak, Pako Latasa historialariak, Teresa Nagore Nafarroako Familia eta Berdintasuneko Zuzendariak, Ana Casares goi mailako triatloilariak, Oihana Kortazar lasterketa bertikalen munduko txapeldunak eta Doneztebeko Erreka Kirol Taldeko kideek. Ondotik mahai ingurua eta luntxa izanen dira partaide guztientzat.

Igandean eginen den munduko mendi lasterketen harira, emakume eta kirolari buruzko hitzaldiak prestatu dituzte Donezteben. 19:00etan hasita hainbat lagunek hartuko dute hitza Doneztebeko zineman: Bidasoa eta Berroaran Juntako ordezkariak, Isabel Elizalde Cederna-Garalurreko kudeatzaileak, Pako Latasa historialariak, Teresa Nagore Nafarroako Familia eta Berdintasuneko Zuzendariak, Ana Casares goi mailako triatloilariak, Oihana Kortazar lasterketa bertikalen munduko txapeldunak eta Doneztebeko Erreka Kirol Taldeko kideek.

19:45ean mahai inguruan eginen dute eta 20:30ean luntxa.

Parte hartzeko deia luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun