Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, iraileko zozketa egin dute eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.185. Saria zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da.
Aipatu, bertzalde, abuztuan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Iraileko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, irailaren 30a baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.