Goizez eta arratsaldez zazpi partida jokatu zituzten larunbatean Donezteben, herriko bigarren Laxoa Torneoaren harira. Guztira 32 lagunek parte hartu zuten, zortzi taldetan banatuta eta pilota modalitate honek Donezteben etorkizuna baduela ikusi zen berriz ere.
Final-laurdenak jokatu ziren lehenbiziko. Hemen Josu Juanena, Mikel Etxekolonea, Iban Santesteban eta Alberto Correiak 7-5 irabazi zieten Juan Mª Apeztegia, Andoni San Martin, Juan Telletxea eta Aurelio Bertizi. Emilio Zabala, Gorka Iribarren, Jokin Arraztoa eta Pio Gartziak 7-3 irabazi zieten Patxi Iribarren, Asier Mutuberria, Santi San Migel eta Antxon Martinezi. Hirugarren partidan, Pascual Bertiz, Julen Larretxea, Mikel Mutuberria eta Aitor Bertiz nagusitu ziren, 7-5 Unai Sapuppo, Ramuntxo Etxebeste, Jabier Bertiz eta Damian Iribarreni irabazita. Final-laurdenetako azken partidan, Jabiertxo Almandoz, Eduardo Oiarzabal, Jokin Apezetxea eta Joxe Mª Anzizar izan ziren garaile. 7-3ko emaitzarekin irabazi zieten Jon Apeztegia, Xabier Ibarrola, Eloy Gartzia eta Aitor Arotzenari.
Final-laurdenetan irabazle izan ziren lau taldeek final-erdietan neurtu zituzten indarrak. Lehenbiziko lehian, Pascual Bertiz, Julen Larretxea, Mikel Mutuberria eta Aitor Bertiz nagusitu ziren, Jabiertxo Almandoz, Eduardo Oiarzabal, Jokin Apezetxea eta Joxe Mª Anzizarri 7-6 irabazi ondotik. Bigarren partidan, Koldo Legarra, Mikel Etxekolonea, Iban Santesteban eta Alberto Correia aritu ziren alde batetik, eta Emilio Zabala, Gorka Iribarren, Jokin Arraztoa eta Pio Gartzia bertzetik. 7-4 azken laukoteak irabazi zuen.
Finalera Emilio Zabala, Gorka Iribarren, Jokin Arraztoa eta Pio Gartzia laukotea eta Pascual Bertiz, Julen Larretxea, Mikel Mutuberria eta Aitor Bertiz laukotea pasatu ziren eta kasu honetan, lehenbizikoak izan ziren garaile, 7 eta 4 irabazita.