Hiru jardunaldi jokatu ondotik, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren finala jokatuko da larunbat honetan Berriozarko Ilargi Parkean, 18:30ean hasita. Hiru jardunaldi jokatu dituzte orain arte, abuztuaren 9an Elizondon, abuztuaren 16an Burlatan eta abuztuaren 23an Iberon. Bi proba konbinatuetan lehiatu dira txapelketan izena eman duten bortz taldeak: Arraioz, Artzanegi, Menditarrak, Berriozar eta Bera, baina horietako batzuk baino ez dute lortu finalerako txartela. Lehen proba konbinatuan, Menditarrak, Arraioz, Bera eta Berriozar ariko dira eta bigarrenean, Menditarrak, Bera, Berriozar eta Artzanegi.
Lehen proba konbinatuan lokotx biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, lasterka eta arpanean ari behar dute eta bigarren proba konbinatuan txinga eraman eta ingudea altxatu behar dute.