Doneztebeko Laxoa Torneoa jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 27a

Bigarren aldia da herri mailako txapelketa hau egiten dutela eta zortzi taldek parte hartuko dute

Bigarren aldia da herri mailako txapelketa hau egiten dutela eta zortzi taldek parte hartuko dute. Partidak Bear Zana pilotalekuan jokatuko dituzte eta 09:00etan hasiko dira. Final laurdenak jokatuko dituzte goizean, 16:00etatik aitzinera finalerdiak  eta finala 18:30ean jokatuko dute.

Aurten bigarren aldiz, Doneztebeko Laxoa Torneoa antolatu dute. Larunbat honetan izanen da herri mailako txapelketa hau, eta larunbat honetan, abuztuak 30, jokatuko da Bear-Zana pilotalekuan.

Zortzi talde ariko dira lehian. Lehenbiziko taldean Paskual Bertiz, Julen Larretxea, Mikel Mutuberria eta Jose Antonio Migelena ariko dira; bigarren taldean Jabiertxo Almandoz, Eduardo Oiarzabal, Jokin Apezetxea eta Patxiku Irigoien; hirugarren taldean Jon Apeztegia, Xabier Ibarrola, Eloy Gartzia eta Aitor Arotzena; laugarren taldean Emilio Zabala, Gorka Iribarren, Jokin Arraztoa eta Pio Gartzia; bosgarren taldean Josu Juanena (Koldo Legarra), Mikel Etxekolonea, Iban Santesteban eta Alberto Correia; seigarren taldean Juan Mª Apeztegia, Andoni San Martin, Juan Telletxea eta Aurelio Bertiz; zazpigarren taldean Unai Sapuppo, Ramuntxo Etxebeste, Jabier Bertiz eta Damian Iribarren eta zortzigarren taldean Asier Mutuberria, Patxi Iribarren, Santi San Migel eta Antxon Martinez.

Final-laurdenak eginen dituzte txapelketari hasiera emateko. Bosgarren eta seigarren taldeak 09:00etan jokatuko dute elkarren kontra; laugarren eta zortzigarren taldeak 10:15ean jokatuko dute, lehen eta zazpigarren taldea 11:30ean ariko dira elkarren kontra eta bigarren eta hirugarren taldea 12:45ean. Horietan irabazten dutenek finalerdietarako txartela eskuratuko dute eta horietan lehena 16:00etan jokatuko da eta bertzea 17:15ean. Finalerdietan nagusitzen diren taldeak izanen dira finalean ariko direnak eta finala 18:30ean jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun