Zazpi Herrialdeen Kirol Txapelketa jokatu zen igande arratsaldean Atharratzen eta hamar probatan aritu ziren Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa Beherea, Araba, Lapurdi eta Zuberoako kirolariak. Horietatik lautan nagusitu zen Gipuzkoako taldea eta hala, berak eskuratu zuen txapela.
Lokotx biltzen, lasto-altxatzen, arpanean eta sokatiran irabazi zuten gipuzkoarrek. Bizkaiko taldeak aizkoran, harri-jasotzen eta txingetan eskuratu zuen lehenbiziko postua. Nafarroako kirolariak, aldiz, proba bakarrean nagusitu ziren, ingude-altxatzen. Lapurdik zaku-lasterketan eta orga-jokoan irabazi zuen eta Nafarroa Behereak, Arabak eta Zuberoak ez zuten garaipenik lortu.
Puntuak batuta Gipuzkoak 54 eskuratu zituen, Bizkaiak 51 puntu, Nafarroak 50, Lapurdik 44 puntu, Arabak 37, Nafarroa Behereak 19 puntu eta Zuberoak 12 puntu.