Igande honetan eginen da Sarako Kontrabandisten Lasterketa

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 20a

Ezkerretik eskuinera Fernando Etxegarai, Sophie Aniotzbehere, Joseba Larralde eta Pantxo Saint Martin

Aitzineko urteetako ibilbide bera izanen du 51. edizioak

Sarako Kontrabandisten lasterketaren 51. edizioa eginen da igande honetan. Lasterkariek 8,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta Zazpi Fago izanen da ibilbideko punturik garaiena, 522 metrotara. Gainerakoan, lasterkariak 09:30ean abiatuko dira plazatik eta ibilbidearen hasierako eta bukaerako metroetan zakua bizkarrean eraman beharko dute. Gizonezkoek 8 kiloko zakua eta emakumezkoek 4 kilokoa. Horrekin batera, galtza urdinak eta kamiseta txuriarekin ateratzea ezinbertzekoa izanen da.

Sarako lasterketa hau egiten hasi zirenetik, antolatzaileek errekaren bi aldeetako lasterkariak gonbidatzen dituzte parte hartzera, 18 herri ordezkatuz herri bakoitzeko bi lasterkari ateratzen dira. Dena den, herri bateko inork ez badu izenik eman eta gonbidatua den bertze herri batetik bi lasterkari baino gehiago baldin badaude, azken hauek ordezkaririk ez duen herriaren izenean parte hartu ohi dute.

Errekorren historiala

Fernando Etxegarai beratarraren esku daude bi errekor: denborarik hoberena 2006an lortua (38’36”) eta baita lasterketa hau 7 aldiz irabazi izana ere. Sarako Ramuntxo Lamothek bortz aldiz irabazi du lasterketa.Lau alditan Irungo Ricardo Torok eskuratu du txapela eta bera da ere edizio gehiagotan parte hartu duen lasterkaria. Senpereko Etchart-ek ere lau alditan irabazi du lasterketa eta hiruna aldiz Sarako Michel Larzabalek eta Lesakako Barrakak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun