Miguel Angel Etxeberria eta Mikel Indakotxea aizkolariek mailaz igotzea lortu dute

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 20a

Finalean aritu ziren bortz aizkolariak.

Beintza-Labaiengoa eta Zubietakoa Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketan nagusitu dira

Asteburuan jokatu da Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala Ezkurran, eta Beintza-Labaiengoa izan da lehena eta Zubietakoa bigarrena. Hala, biek heldu den urtean bigarren mailan aritzeko txartela eskuratu dute. Zigako Joxean Etxeberria hirugarren izan da eta Beintza-Labaiengo Pello Telletxea bosgarren.

Ezkurrako besten barne, igandean jokatu zen Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren finala. Bortz aizkolari aritu ziren lehian eta 45 ontzako bi enbor eta bertze bi kanaerdiko ebaki behar izan zituzten. Lanak egiten bizkorrena Beintza-Labaiengo Miguel Angel Etxeberria izan zen. Bigarren sailkatua Zubietako Mikel Indakotxea izan zen, hirugarren Zigako Joxean Etxeberria gelditu zen, Arostegiko Oier Kañamares laugarren sailkatu zen eta Beintza-Labaiengo Pello Telletxea bosgarren.

Miguel Angel Etxeberria eta Mikel Indakotxea lehen bi sailkatuak heldu den urtean bigarren mailan ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun