Herri afariarekin hasi eta herri bazkariarekin bukatuko dira Ezkurrako festak. Baina tartean beste hainbat ekintza ianen dituzte. Herri kirola kasik egunero izanen dute eta igande eguerdian, gainera, Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da. Azken eguneko herri bazkariaren ondotik, Erramun Martikorena kantari ariko da.
ABUZTUAREN 14a OSTEGUNA
BESTA BEZPERA
21:00 herri afaria.
Ondotik dantzaldia akordeoilariarekin.
ABUZTUAREN 15a OSTIRALA
AMABIRJIN EGUNA
10:00 Diana.
12:00 meza.
13:00 Erreka Dantza Taldearen emanaldia.
18:00 aizkora apustua: Erasun-Saralegi / Rekondo-Mugerza.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelekin.
ABUZTUAREN 16a LARUNBATA
10:00 Diana.
10:00-14:00 umeen parkea.
10:30 Mus txapelketa.
16:00 Mus txapelketako finalerdiak eta finala.
17:00 Ines Bengoa ipuin kontalaria.
18:00 Umeen jokoak.
19:30 Herri kirolak.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aurtizko Oihana eta Oihana trikitilariekin.
ABUZTUAREN 17a IGANDEA
10:00 Diana.
12:00 aizkora apustua, Nafarroako 3. mailako finala.
18:00 Pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelekin.
ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA
10:00 Diana.
14:00 herri bazkaria Joxe Angel akordeoilariarekin (herriko jubilatuek dohainik).
Ondotik erramun martikorenaren saioa.
22:00 arte dantzaldia Joxe Angelekin.