Ostegun gauerdiko arbola altxatzearekin hasiko dira festak Zubietan

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 14a

Arbola altxatzea izango da Zubietako besten hasieraren seinalea. Utzitako argazkia

Larunbat goizean motor klasikoen kontzentrazioa izanen da

Zubietako Amabirjin festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte. Ostegun gauerdiko arbola altxatzea izanen da hasieraren seinalea, nahiz aurretik ere zenbait ekitaldi izanen diren. Ostiraleko egun handian Erasun eta Saralegiren arteko aizkora apustua, larunbatean motor klasikoen kontzentrazioa, igandean haurrendako ekitaldiak eta astelehenean, Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdirekin bertso bazkaria izanen dituzte, beste hainbat ekitaldiren artean.

ABUZTUAREN 14a OSTEGUNA

20:00 Herriko txistulariak. Ondotik Herriko trikitilariak.

21:30 Zopa handiak Herriko Ostatuan eta Errandonean.

00:00 arbola altxatzea eta joaldunak. Ondotik Dantzaldia Zesuma taldearekin.

ABUZTUAREN 15a OSTIRALA

08:00 Diana.

Egunean zehar haurrentzako puzgarriak.

11:00 Meza Nagusia. Ondotik txistulariak eta joaldunak.

12:00 Mendaur trikitixa eskolaren emanaldia.

12:30 aizkora apustua: Erasun-Saralegi.

18:00 Ibintza Taldeko dantzariak.

Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oihana eta Oihana triki­tilariekin.

ABUZTUAREN 16a LARUNBATA

08:00 Diana. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak.

10:00 Haurren pilota partidak.

10:30 motor klasikoen kontzentrazioa.

12:00 futbitoa (helduak).

16:00 Mus txapelketa.

17:00 Patata tortilla lehiaketa. Ondotik Berendua.

19:00 Muxikoak.

Arratsaldez eta gauez dantzaldia Ezten Giro taldearekin.

22:00 gazte afaria plazan.

ABUZTUAREN 17a IGANDEA

08:00 Diana. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak.

10:00 Hau­rrentzako jokoak. Eguerdian haurrentzako bazkaria.

16:30 Kulki jolasak.

17:00 plater tiroketa herritarrentzat.

Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.

ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA

08:00 Diana.

Egunean zehar haurrentzako puzgarriak.

11:00 Pala txapelketako finala.

12:30 Esku pilota txapelketako finala.

14:00 bertso bazkaria: Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi.

17:00 futbitoa (haurrak).

Arratsaldez eta gauez dantzaldia Modesto akordeoilariarekin.

02:30 arbola botatzea festei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun