Donamariko bestetako txupinazoa ortzegun arratsean botako dute baina aitzinetik, gazte eta ez hain gazteen arteko herri kirol apustua ikusteko aukera izanen da. Egunero izanen da zer ikusi eta zer aditu. Ortziral arratsean Guajiro taldearen kantaldia; larunbatean aizkora apustua, paellada herrikoia, goitibehera lehiaketa, edo batukada; igandean mus txapelketa, magraren pisua asmatzea, txapel tiraketa eta patata tortilla eta postre lehiaketa eta astelehenean, herri bazkaria Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin.
ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA
19:00 HERRI KIROLAK: Gazteak ez hain gazteen aurka.
20:00 Txupinazoa.
20:00 Trikitilariak eta buruhandiak.
21:00 Zopak Herriko Ostatuan.
00:00 Dantzaldia, Tirri & Tery Dj-arekin.
ABUZTUAREN 15a ORTZIRALA
10:00 Diana auzoz-auzo, gaiteroekin.
11:00 Meza.
12:30 Luntxa Herriko Ostatuan.
17:00 Frontenis txapelketako finalak.
20:00 Kantaldia Guajiroak taldearekin.
ABUZTUAREN 16a LARUNBATA
12:30 aizkora apustua: Donato Larretxea-Oihan Larretxea / Joxe Mari Olasagasti-Ander Erasun.
13:30 paellada herrikoia.
17:00 Goitibehera lehiaketa.
19:00 Poteoa, Eztanda batukada taldearekin.
21:30 Herriko ostatuan afaria.
00:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
ABUZTUAREN 17a IGANDEA
Goizez eta arratsaldez Haurrendako parkea.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 Herriko plazan txokolatada.
19:00 Magraren pisua asmatzea eta txapel tiraketa.
19:30 Tortilla patata eta postre lehiaketa.
21:30 Herriko plazan afari herrikoia Anjel Mendiberri soinulariarekin.
ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA
11:00 Diana auzoz-auzo herriko txistulariekin.
14:00 herri bazkaria: Bixente soinulariarekin eta Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin.
Arratsaldez eta gauez Dantzaldia Trikidantz taldearekin.