Ultzamako Menditarrak nagusitu dira herriz herri txapelketako lehen saioan

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 13a

Elizondoko lehen jardunaldian parte hartu zuten hiru taldeak aurkezpenean. Xagu-Lesaka

Larunbat arratsaldean Elizondon jokatutako saioan bigarren izan zen Arraioz

Nafarroako herriz herri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen abuztuaren 9an, larunbat arratsaldean Elizondoko laxoa plazan eta bi konbinatuetan Ultzamako Menditarrak taldea nagusitu zen, Arraioz eta Iberoko Artzanegikoen aitzinetik. Hiru talde hauekin batera, Bera eta Berriozar ere ari dira aurtengo txapelketan, baina hauek heldu den larunbateko bigarren jardunaldian sartuko dira lehian.

Beti bezala, bi proba konbinatu izaten dituzte herriz herri txapelketan. Lehenbizikoan, koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana egiten dute dute eta bigarrenean, txinga eramatea eta ingude altxatzea. Elizondoko saioan, bietan Ultzamako Menditarrak nagusitu zen. Lehenbizko konbinatuan 20 minutu eta 7 segundo behar izan zituen lanak akitzeko, Arraiozek baino 12 guttiago. Artzanegi 22 minutu eta 12 segundotan bukatu zituen lanak. Bigarren konbinatuan ere Menditarrak nagusitu zen, 4 punturekin. Arraioz eta Artzanegik bina puntu terdirekin berdindu egin zuten.

Bigarren jardunaldia abuztuaren 16an, larunbatean 20:30ean jokatuko da Burlatako Larrañetako plazan. Berriozar, Bera, Arraioz eta Menditarrak taldeak ariko dira lehian.

Hirugarren jardunaldia abuztuaren 23an jokatuko dute Ororbian Artzanegi, Berriozar eta Berak eta finala abuztuaren 30ean jokatuko dute Berriozarko Ilargi Parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun