Ikusmin handia piztu zuen larunbatean Sunbillako Zubiberrin egindako asto probak. Jendetza bildu zen eta Arkaitz Vicentek eta Xabier Petrirenak gidatutako Isidro astoa nagusitu zen, 550 kiloko harriarekin 59 plaza eta hiru metro egin eta gero.
Plaza bakoitzak 28 metro dituela kontuan hartuz, 1.655 metro egin zituen 360 kiloko pisua duen Isidro astoak. Bigarren postua Darkok, 310 kiloko astoak eskuratu zuen, Unai eta Igor Bertiz lehengusuak erakusle zituela 48 plaza egin baitzituen (1.344 metro) eta hirugarren postua 300 kiloko Bixente astoak lortu zuen, Lucio Irazoki eta Luis Ibarra erakusle zituela, 42 plaza eta 2 metrorekin (1.176 metro).