Arizkun, Elizondo eta Donamariako Jauregira bisita gidatuak eskaintzen ditu abuztuan Bertizko Partzuergoak

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 8a

Arizkunen astearte eta ortzegun arratsaldetan egiten dituzte bixitak. Artxiboko argazkia

Astean bizpahiru egunez izaten da horretarako aukera

Bertizko Partzuergo Turistikoak bisita gidatuak eskaintzen ditu, Baztan-Bidasoaldea ezagutzera eman asmoz. Abuztuan, Arizkun eta Elizondoko herriak eta Donamariako Jauregia ezagutzeko proposamena egin dute Partzuergotik.

Bertizko Partzuergo Turistikoak bisita gidatuak eskaintzen ditu, Baztan-Bidasoaldea ezagutzera eman asmoz. Abuztuan, Arizkun eta Elizondoko herriak eta Donamariako Jauregia ezagutzeko proposamena egin dute Partzuergotik.

Arizkunen astearte eta ortzegunetan egiten dituzte ordu eta erdiko bisita gidatuak, 17:30ean Arizkungo plazatik abiatuta. Helduek 5 euro ordaindu behar dute eta 8 eta 13 urte arteko haurrek 3 euro.

Elizondon asteazkenetan eta ortzegunetan, 12:00etan Baztango Museotik hasita (turismo bulegotik) egiten dute ordubeteko bixita. Helduek 4 euro ordaindu behar dute eta 8-13 urte arteko haurrek 2 euro.

Donamariako Jauregia dorretxeko bixitak berriz,astearte, ortziral eta igandetan eskaitzen dituzte, 12:00etan eta 18:00etan. Prezioa pertsonako 3 eurokoa da eta kasu honetan ez da aitzinetik erreserbatu beharrik.

Informazio gehiago: www.consorciobertiz.org edo 652162103 telefonoan edo bertiz@consorciobertiz.org helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun