Emakumezkoen Euskadiko Harrijasotze txapelketa jokatuko da abuztuaren 10ean, igandea arratsaldeko 6etan Aian (Gipuzkoa). Bi lehiakide izanen ditu txapelketak: Estitxu Almandoz Maia lesakarra eta Idoia Etxeberria Ikutza gipuzkoarra.
Hiru harri erabiliko dituzte txapelketan: 7 arroako zilindro zaharra, 6 arroako kuboa eta 5 arroako bola. Harri bakoitzarekin hiru minutuko txanda bana eginen dute. Harri-jasotzaile bakoitzak 15 minutuko atsedenaldia izanen du harri bat erabili eta bertzearekin hasteko. Harri-jasotzaile batek bukatu eta bertzeak ekin arteko tartea hiru minutukoa izanen da.