Asteburuko herri kirol probekin sei eguneko bestak hasiko dira Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 8a, 10:05

Asteazkeneko Gazteen Egunean giro ederra izanen dute aurten ere. Utzitako argazkia

Igande eguerdian botako dute txupinazoa, baina larunbatetik hasiko dira ospakizunak

Abuztuaren 10ean, igande eguerdian botako dute txupinazoa, baina larunbatean asto probaz gain, trikitixa emanaldiak, kontzertua eta gaupasa ere izanen dituzte. Asteleheneko San Tiburtzio Egunaren ondotik, asteartean Haurren Eguna, asteazkenean Gazteen Eguna eta ortzegunean Ezkonduen Eguna izanen dituzte.

Abuztuaren 10ean, igande eguerdian botako dute txupinazoa, baina larunbatean asto probaz gain, trikitixa emanaldiak, kontzertua eta gaupasa ere izanen dituzte. Asteleheneko San Tiburtzio Egunaren ondotik, asteartean Haurren Eguna, asteazkenean Gazteen Eguna eta ortzegunean Ezkonduen Eguna izanen dituzte.

 

ABUZTUAREN 9a LARUNBATA

17:00 Trikitixa emanaldia herrian barna, Mendaur trikitixa eskolaren eskutik.

18:00 asto proba.

19:30 Kontzertua: La Jodedera taldea plazan. Bitartean Taloak eta sagardoa plazan.

00:00 Oharkabe taldearekin gaupasa.

 

ABUZTUAREN 10a IGANDEA

BEZPERA

12:00 Suziria Herriko Etxetik, erraldoi, buruhandi, gaitero eta txarangak alaiturik.

18:30 XII. Ramon Latasa Saria.

21:30 Baztan zopak Ulibeltzak elkar­tean. Gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAREN 11 ASTELEHENA

TIBURTZIO DEUNAREN EGUNA

09:30 Diana gaiteroekin.

11:00 Meza Nagusia.

12:15 Sunbillako dantzarien ema­naldia eta ondotik luntxa plazan.

18:30 Pilota partidak. Arratsalde eta gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.

22:30 Su artifizialak Pirotecnia Oscense-ren eskutik. Ondotik pintxo dastaketa eta 200 litroko sagardo kupela.

 

ABUZTUAREN 12a ASTEARTEA

HAURREN EGUNA

09:30 Diana.

11:30-13:00/16:30-19:00 Jokulandia.

19:30-20:00 Tortilla eta postre lehiaketa. Etxean prestatu eta bertan dastatu!

Arratsalde eta gauez dantzaldia Txingudi DJ-aren eskutik. Ondotik Karaokea.

 

ABUZTUAREN 13a ASTEAZKENA

GAZTEEN EGUNA

09:30 Diana.

10:00 Herri Krosa Ulibeltzak Elkartetik hasita.

Goiz eta ­arratsaldez tren txutxua herrian barna.

14:30 Kuadrillen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Ondotik ura-ura txarangak alaiturik. Ondotik Toka eta zartain tiroketa.

Arratsalde eta gauez dantzaldia Tirry&Tery Dj-arekin.

 

ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA

EZKONDUEN EGUNA

09:30 Diana.

10:00 Mus txapelketa.

16:00 Plater tiroketa.

17:00-19:00 Haurrentzako jokoak. Txaranga ibiliko da herria girotzen.

22:00 Herri afaria.

Arratsalde eta gauez dantzaldia Gabenara taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun