Galdos anaien idatziak eta txalaparta doinuak entzungai abuztuaren 8tik 17ra Senpereko Larraldean

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 7a

Abuztuaren 12an, berriz, “Eguzki sartze baten besta” eginen dute Nañoenbordako muino gainean

Senpereko Hatsa Elkarteak, “Maite ditugun Olerkariak” sailaren barnean, aurten Jon eta Josu Galdos olerkariak errezibituko ditu Amotz auzoko Larraldean. “Lurretik Lurrera” poema liburuxkaren argitaratzaile diren bi anai hauek manera berezi batez, Espazioa eta Lurrari eskainitako himno bat aurkeztuko dute, ez bakarrik bere idatziekin, «baita beren txalaparta eta margoen indar telurikoekin ere».

Erakusketa abuztuaren 8tik 17ra arte iraganen da Senpereko Larraldean, arratsaldeko 4etatik 8etara.

Eguzki sartze baten besta

Abuztuaren 12an, berriz, “Eguzki sartze baten besta” eginen dute Senpereko Nañoenbordako muino gainean. Hatsa Elkartea, Galdoa anaiak eta lagunekin txalaparta-olerki irakurketa izanen da. Abiapuntua arratseko 8etan izanen da Larraldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun