Oizko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan atera du Ezpeldegiako lau ehiza-postu dituen usategiaren aprobetxamendua, urtebeterako, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Hasierako prezioa 5.000 eurokoa da.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa. Lehen enkantea Oizko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, abuztuaren 21ean, 14:00etan. Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan.