Nahiz eta tarteka euriak bixita egin, giro ederrean joan dira aurten ere Beintza-Labaiengo bestak, umore onez eta gogotsu ospatu baitituzte herritarrek. Ikusi argazkiak
Larunbatean haurren eguna ospatu zuten eta puzgarrietan eta karsetan gozatu ederra hartu zuten txikienek egun osoan zehar. Gainera, aizkora apustua ere jokatu zen eta Larretxea aita-semeak, Donato eta Oihanek irabazi egin zieten Joxemari Olasagasti eta Ander Erasun-i.
Igandean, Doneztebeko dantzariek beraien emanaldia eskaini zuten eta haurrentzako herri kirolak ere izan ziren.
Azken eguna astelehena izan zen eta nola ez, herri bazkaria egin zuten bestak agurtzeko: salda, piperrada, txuleta, fruta eta tarta, kafea eta likoreak… mahai gainera atera zuten guztia garbitu zuten herritarrek. Guzti hau, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariek girotuta. Aurretik, herritarren arteko aizkora apustua jokatu zen eta hiru bi bikote aritu ziren lehian: Etxeberria anaiak, Jon eta Jazinto eta Joxe Mari eta Pello bestetik.