Endikak aitzinera egin du buruz buruko txapelketan Zeberio II menperatuta

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 4a

Final laurdenetarako txartela eskuratu du Endikak. Artxiboko argazkia

Larunbateko partida nagusian erakustaldia eskaini zuen Utergak

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketari ekiteko ez zuen partida xamurra izan Endika Urrutia saldiastarrak, bitan txapeldun izandako Zeberio II baitzuen arerio. Halere, merezimendu osoz irabazi zuen Endikak, 23-30, eta final laurdenetan Ion eta Etxeberria IV.aren arteko norgehiagokaren irabazlea izanen du esperoan.

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketari ekiteko ez zuen partida xamurra izan Endika Urrutia saldiastarrak, bitan txapeldun izandako Zeberio II baitzuen arerio. Halere, merezimendu osoz irabazi zuen Endikak, 23-30, eta final laurdenetan Ion eta Etxeberria IV.aren arteko norgehiagokaren irabazlea izanen du esperoan.

Endikak partida handia jokatu zuen larunbatean Galarretan eta ez zion aukerarik eman Zeberiori. Hobe sakatu zuen eta beti arriskatu egin zuen, aurrean edo atzean. Sakearekin Zeberiko duen ahuldadea aprobetxatu eta sake errestoan hamar tantu egin zituen, horietatik zortzi hormabikoarekin. Sakez, berriz, sei tantu egin zituen eta piloteoan 21. Lau hutsegite bertzerik ez zituen egin. Honela, 11-23ko aldea ere izan zuen eta hortaz, lasai hartu zuen partida bukaera.

 

Abuztuaren 2ko emaitzak

Galarretan Larunbateko jaialdiko partida nagusian, Xanti Uterga doneztebarrak zutik jarri zituen Galarretako ikusleak. Etxeberria III.arekin bikote eginez 40-36 irabazi zieten Juaristi eta Barrenetxea IV.ari. Adituek diotenez, erakustaldi sinestezina eskaini zuen Doneztebeko aurrelariak. 25 tantu egin zituen, modurik berezienetan.

 

1. Segurola-Zubiri, 35; Juanenea-Aizpuru III, 30

2. Zeberio II, 23; Endika, 30 KUTXABANK TXAPELKETA

3. Uterga-Etxeberria III, 40; Juaristi-Barrenetxea IV, 36

4. Matxin III-Labaka, 35; Etxabe II-Larrañaga, 34

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun