Elizondoko ginekologia zerbitzua berriro ezartzea eskatu dio Geroa Baik Osasunbideari

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 31a, 11:17

Uztailaren 4ko uholdeek gogorki kaltetu zuten

Elizondoko Osasun Zentroan zegoen ginekologia zerbitzua gogorki kaltetu zuen uztailaren 4ko uholdeak. Ordutik honat ez dute bertan lanik egiten eta eskualdeko erabiltzaile guztiek Burlatara joan behar dute, haurdunaldirako, errebisioetarako edo bertze patologiak zaintzeko behar duten mediku arreta jasotzera.

Hau dela eta, Geroa Bai erakunde politikoak uste du ez dela hain zaila eta «lehenbailehen Ginekologia zerbitzua berriro ere eskualdean ezartzea» eskatu du, «probisionalki eta behin betiko kokapena erabakitzen duten bitartea». Modu honetara, «ahal den neurrian erabiltzaileek jasaten dituzten joan-etorrietako arazoak eta denbora eta diru galtzeak saihestuko lirateke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun