Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuko lehen egunetan ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 31

Asteleheneko Santo Domingo egunean herri bazkaria izanen dute Gaztelun. Utzitako argazkia

Egun handian Meza Nagusia eta herri bazkaria izanen dute

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte Gaztelun ere. Ortziral arratseko suziriekin hasi eta asteleheneko Santo Domingo eguneko meza eta herri bazkariarekin akituko dituzte, baina tartean hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izanen dute.

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte Gaztelun ere. Ortziral arratseko suziriekin hasi eta asteleheneko Santo Domingo eguneko meza eta herri bazkariarekin akituko dituzte, baina tartean hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izanen dute.

 

Ortzirala, abuztuak 1

• 20:00etan suziriak eta ondoren txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

• 22:00etan Zopak Herriko Ostatuan.

 

Larunbata, abuztuak 2

Haurren Eguna

• 10:00etan kalejira.

• Goizez eta arratsaldez jokuak eta puzgarriak.

• 17:00etan mus txapelketa.

• 19:00etan txokolatada.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDErekin.

• 21:30ean gazteen afaria.

 

Igandea, abuztuak 3

Bezpera

• 10:00etan kalejira.

• 13:00etan aizkora apostua (Oihan Larretxea eta Mikel Indakoetxea, Etxeberria aita-semeen kontra).

• 17:00etan partxis txapelketa.

• 19:30etik 22:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

 

Astelehena, abuztuak 4

Santo Domingo Eguna

• 09:00etan gosaria plazan.

• 10:00etan kalejira.

• 11:00etan Meza Nagusia eta ondoren salda Herriko Ostatuan.

• 14:00etan herri bazkaria.

• Arratsaldez dantzaldia AGERRALDErekin. Eta ondoren, Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun