Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 30a

Herri kirolek bere tartea izanen dute, beti bezala, Beintza-Labaiengo bestetan. Arantxa Iturralde

Hondar egunean bertso bazkaria eginen da Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariekin

Lau eguneko bestak antolatu dituzte Bein­tza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Beintzan eta hurrengoan Labaienen.

Lau eguneko bestak antolatu dituzte Bein­tza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Beintzan eta hurrengoan Labaienen.

 

Ortzirala, abuztuak 1 (Beintzan)

• 20:00etan altxaferoak, bestei hasiera emateko.

• Ondoren karrikabuelta herriko trikitilariekin.

• 21:00etan zopak, Itturrondo elkartean eta Labaiengo ostatuan.

• Gauez dantzaldia Oharkabe  taldearekin.


Larunbata, abuztuak 2 (Labaienen)

• Goizean karrikarronda herriko trikitilariekin.

• 11:00etan: Plater-tiroa.

• 12:00etatik 14:00etara: Puzgarriak eta Kars.

• 16:00etatik 18:30era: Puzgarriak eta Kars.

• 19:30ean aizkora apostua: Donato La­rretxea eta Oihan La­rretxea, Joxe Mari Olasagasti eta Ander Erasun.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Jalisko band taldearekin.


Igandea, abuztuak 3 (Beintzan)

• Goizean karrikabuelta Iturengo txistulariek girotuta.

• 11:30ean Meza nagusia.

• Ondotik, dantzariak eta gero luntxa.

• 17:00etan Mus Txapelketa.

• 18:00etan, haurrendako jokoak (Itturrondo elkarteak antolatuak).

• 19:00etan magia-jokoak (Iurgi Sarasaren eskutik).

• 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa.

• 22:30ean suak.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe An­gel soinulariarekin.


Astelehena, abuztuak 4

(Labaienen)

• Goizean karrikabuelta Iturengo txistulariekin.

• Eguerdian: Herritarren arteko aizkora apostua.

• 14:00etan: Bertso bazkaria Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañarekin.

• Bazkal ondoren, karrikabuelta Iturengo txistulariekin.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Anjel soinulariarekin.

• 24:00etan "Gaixoa ni" bestak bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun