Elizondon abiatuko da herriz herri txapelketa abuztuaren 9an

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 8a

Joan den urtean Beran egin zen Herriz Herri txapelketako saioetako bat. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 7:30ean hasiko da lehen jardunaldia Laxoa Plazan

Nafarroako Herriz Herr txapelketa abuztuaren 9an, larunbat arratsaldeko 7:30ean abiatuko da Elizondoko Laxo plazan. Aurten bortz taldek eman dute izena herriz herri txapelketa, horietatik bi eskualdekoak: Arraioz eta Bera. Beraiekin batera Artzanegi (Iberokoak), Menditarrak (Ultzamakoak) eta Berriozar lehiatuko dira.

Elizondon larunbatean jokatuko den lehen jardunaldian Arraioz, Artzanegi eta Menditarrak izanen dira aurrez aurre. Beti bezala, bi proba konbinatu izanen dituzte. Lehenbizikoan, koxkor biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana egin beharko dute eta bigarrenean, txinga eramatea eta ingude altxatzea izanen dute.

Bigarren jardunaldia abuztuaren 16an, 20:30ean jokatuko da Burlatako Larrañetako plazan. Berriozar, Bera, Arraioz eta Menditarrak taldeak ariko dira lehian.

Hirugarren jardunaldia abuztuaren 23an jokatuko dute Ororbian Artzanegi, Berriozar eta Berak eta finala abuztuaren 30ean jokatuko dute Berriozarko Ilargi Parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun