Zortzi taldeak hasiko dute uztailaren 30ean, asteazken arratsaldean, Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa. Doneztebek hiru talde aurkeztu ditu, Arraioz eta Oizek bina eta Iruritak bakarra. Finala irailaren 13an, arratsaldeko 5:30etik aitzinera jokatuko dute Oizko plazan.
Taldeak bi multzotan banatu dira eta multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek lortuko dute abuztuaren 30ean eta irailaren 6an jokatuko diren finalerdietarako sailkatzea.
A multzoan, Doneztebe B (Gorka Iribarren – Iñaki Maylin – Mikel Tajadura– Eloy Garzia), Arraioz B (Oskitz Karrikaburu – Pello Telletxea – Joseba Maiora – Eneko Maiora), Oiz A (Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Zorion Zelaieta – Jon Oiartzabal) eta Irurita (Pablo Dorregaray – Imanol Casillas – Iker Alemán – Iker Casillas - Unai Alemán – Asier Mariezkurrena – Xabi Arraztoa – Unai Vicondo) ari dira.
B multzoan, Arraioz A (Eki Etxandi – Josu Etxandi – Urki Etxandi – Mikel Organbide), Doneztebe A (Goio Mindegia – Aimar Jabalera – Iñigo Belarra - Urtzi Juanena), Oiz B (Xuban Ilarregi – Mikel Mikelarena – Oscar Ilarregi – Aimar Ariztegi) eta Doneztebe C (Unai San Miguel – Aimar Sarratea – Joseba Bengoetxea – David Mitxeo – Pello Sein).
Ligaxkako partidak 7 jokotara eginen dira eta finalerdiak eta finala 9 jokotara.
Lehenbiziko jardunaldia
Uztailaren 30ean, asteazkenean jokatuko da lehen jardunaldia.
Lehen multzoan
Doneztebe B – Arraioz B (17:00)
Oiz A – Irurita (17:00)
Bigarren multzoan
Arraioz A – Doneztebe A (17:00)
Doneztebe C – Oiz B (18:30)