Nafarroako bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa jokatu zen Elizondon uztailaren 27an. Bederatzi aizkolari aritu ziren, azaroaren 14an Doneztebeko ferietan jokatuko den finalerako bortz txartelen bila. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu behar zituzten.
Sailkapena
Iker Vicente (Otsagi) 6:49.07
Mieltxo Mindegia (Zubieta) 6:55.22
Aitor Senosiain (Olague) 7:19.34
Asier Pellejero (Areso) 7:54.07
Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz) 8:05.84
Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) 8:08.24
Eneko Saralegi (Leitza) 8:31.55
Jesus Etxeberria (Beintza Labaien) 9:04.92
Iban Resano (Dorrao) 9:17.75
Hortaz, Iker Vicente, Mieltxo Mindegia, Aitor Senosiain, Asier Pellejero eta Goizeder Belza ariko dira finalean. Raul Castro urroztarrak txapelketetan parte ez hartzea erabaki zuen, ondorioz maila galdu du. Angel Eraso eta Beintza-Labaiengo Xabier Mindegiak ere ezin izan zuten kanporaketan parte hartu, baina medikuaren agiria aurkeztu zuten. Hortaz, seguruenik, ez jausteko kanporaketa jokatu beharko dute.