Larunbat hontan, 13 taldek parte hartu zuten V. Alkaiaga Trailean, joan den urteko kopuru berdintsua. Iñaki Rey, Alfonso Amezcua eta Begoña Bustok osaturiko hirukoteak irabazi zuen errelebotan egiten den lasterketa hau. Hagitz parekatuta egon zen, izan ere 11 segundutan sartu ziren lehenengo 3 hirukoteak.
Hasieran lehenengo postuan ibili ziren Naiara Casi, Eneko Agirre eta Kiko Orvinak bigarren bukatu zuten eta Unai Santamaría, Yannick Dufaux eta Mikel Viñasek osaturikoa hirugarren. 13 taldetatik 6 bi gizon eta emakumezko batez osatuta zeuden eta gainontzekotan hirurak gizonezkoak ziren. Emakumezkoek 2 kilometroko itzuli bat eman behar zuten eta Miaka ingurutik eta gizonezkoek 3 kilometrokoa Baldrun-Sorotik. Bero haundia izan zen.
Helduen lasterketa baino lehen, gaztetxoek ere lasterketa ugaritan parte hartu zuten, Alkaiaga auzo inguruan eta guztira 30 bat bildu ziren.
Sari banaketa eta gero 80 pertsonatik gora bildu ziren auzoko afarian. Bertan ez zen musikarik eta giro onik faltatu.
Sailkapenak
1. Iñaki Rey-Alfonso Amezcua-Begoña Busto 50.15
2. Eneko Agirre-Naiara Kasi-Kiko Orvina 50.24
3. Unai Santamaria-Yannick Dufaux-Mikel Viñao 50.26
4. Xabi Garmendia-Juan Ramón Pikabea-Gwendal Larqué 51.44
5. Asier Pikabea-Sergio Morate-Ainhoa Lanz 52.15
6. Julen Pikabea-Juanen Saralegi-Petri 52.46
7. Amaia Bikuña-Patxi Pikabea-Iñaki Pikabea 52.56
8. Joxemari Salgado-Moli-Jorge Aracués 53.39
9. Juan Luis Irazoki-Etxega-Landako 54.15
10. Eduardo Etxebeste-Cristina Erice-Markel Etxebeste 54.55
11. Peio Ezpeleta-Xatur Ezpeleta-Fernan Korta 55.25
12. Jon Aristizabal-Ttaratto-Tomas Teiletxea 56.21
13. Iñaki Larrañaga-Vero Cuevas-Ohian Pérez 57.02
50 korrikalarik eman dute izena Berako Gau Lasterketarako jada
Abuztuaren 1ean, ortziralean 22:30ean jokatuko den Berako Lehenengo Gau lasterketarako iadanik 50 persona inguru apuntatu dira. Izen ematea www.herrikrossa.com-en egin daiteke lehenagotik edota egunean bertan irteeran bost eurotan. Altzateko parkean egongo da irteera-helmuga, eta bertan lasterketa bukatzerakoan txorizo eta edariak egongo dira parte-hartzaileentzat. Bi kategoritan banatua, emakumezko eta gizonezko, eta hirugarren sailkapen bat, koadrilaka, egonen da proba. Altzateko parketik aterata, herri erdialdetik buelta bat emanda, Legia karrikatik sartuko da bertatik pistaz 400 metrotako igoera eginez Ezpondakoborda eta Lazarenbordara iristeko. Bertatik Herriko Etxeko plazara jautsi, Xubixabaletik pasa eta Espidobaitatik Kaxernara igoko da. Geroago Garmendiko borda, Mitxinborda, Egurregi, Garaetxeko borda, Sarro, Lamixene, Illekueta eta Altzateko parkeko helmugan bukatzeko. 7,6 kilometro izanen dire guztira, 300 metroko desnibelarekin. Parte hartzaileek frontala eraman beharko dute derrigorrez, hainbat tokitan ez baitago argirik, nahiz eta ibilbidea behar bezala seinalizatuta egonen den.