Doneztebe A eta Irurita Bk jokatuko dute laxoa txapelketako finala larunbatean

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 28a

Oskotzeko plaza berrituan, 81 urte eta gero, berriz ere laxoan aritu dira. Utzitako argazkia

Oskotzeko pilota plaza inauguratu dute igandean Doneztebeko laxoa pilotariek

Abuztuaren 2an, larunbatean jokatuko da Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketaren finala eta bertan, Doneztebe A eta Irurita B izanen dira aurrez aurre. Jokatzeko falta zen finalerdiko itzuliko partida estuan, Doneztebe Ak 9-6 irabazi zion Doneztebe Bri, bi orduko norgehiagokaren ondotik.

Abuztuaren 2an, larunbatean jokatuko da Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketaren finala eta bertan, Doneztebe A eta Irurita B izanen dira aurrez aurre. Jokatzeko falta zen finalerdiko itzuliko partida estuan, Doneztebe Ak 9-6 irabazi zion Doneztebe Bri, bi orduko norgehiagokaren ondotik.

Jende anitz bildu zen Doneztebeko Bear-Zana plazan, finalerdiko itzulerako partida ikusteko, batez ere gazteak, eta giro ezin hobea izan zen. Gaur egungo txapeldunek berehala lortu zuten abantaila markagailuan; lehenbiziko jokoak (1 eta 6 arte) laburrak izan ziren, Doneztebe B taldea urduri eta partiduan zentratu gabe hasi zelako. Baino gero bai, joko luzeak eta borrokatuak jokatu zituzten eta pixkanaka pixkanaka markagailua berdintzen joan zen. Seina joko berdin zirelarik, gehienek pentsatzen zuten bertze erdifinaletako partiduetan bezala, Zortzinako berdinketa errepikatuko zela. Baina Doneztebe Ak lortu zituen azken hiru jokoak eta hirugarren urtez segidan finaleko txartela lortu zuen, ederki sufritu ondoren.

 

Azken partidak abuztuaren 2an

Beraz, abuztuaren 2an, larunbatean jokatuko dituzte Oizen 35. Laxoa txapelketako hondar partidak. Goizeko 11:30ean hirugarren posturako lehia jokatuko dute Doneztebe B (Javier Almandoz-Asier Mutuberria-Juan Telletxea-Bittor Mendiburu) eta Irurita Ak (Joseba Urtasun – Oscar Urrutia – Iñaki Etxandi – Miguel Bidegain).

Arratsaldeko 5:30ean, berriz, final nagusia jokatuko dute Doneztebe A (Pascual Bertiz-Koldo Legarra-Jokin Arraztoa-Javier Bertiz) eta Irurita Bk (Xabi Barberena – Gorka Urtasun –Egoitz Prim – Jagoba Ramos).

Finalaren ondotik, sari eta txapelen banaketa eginen da eta 21:00etan afaria Oizko elkartean.

 

Oskotzeko plazaren inaugurazioa

Bertzalde, igandean Oskotz herriak (Imotz Harana) laxoako plaza inauguratu zuen. Ekitaldia herriko bestetako egitarauan sartu zuten eta sekulako jende pila bildu zen, bai herrikoak bai inguruko herritakoak ere, ikusmen handia sortu zuelako. Ez da plaza berria, baizik eta konpondu eta apaindu duten plaza, harrizko botarria kontserbatzen duena. Plaza zoragarria gelditu da, laxoa txapelketako partidak hartzeko. Plaza honek azken partida orain dela 81 urte hartu zuen.

Doneztebeko bi talde han arritu ziren: Pascual Bertiz, Ramontxo Etxebeste, Iban Santesteban eta Unai Sapuppok 7, Jon Apeztegia, Josu Juanena, Jokin Arraztoa eta Aritz Baleztenak 5.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun