Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa ere jokatu zen Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 10ean.
Bi kanaerdiko moztu behar zituzten eta lehenbiziko bortz sailkatuek lortu zuten abuztuaren 17an, eguerdiko 12etan Ezkurran jokatuko den finalerako txartela: Arostegiko Oier Kañamares (4:29), Zubietako Mikel Indakotxea (4:47), Zigako Joxean Etxeberria (5:12), eta Beintza-Labaiengo Migel Angel Etxeberria (5:13) eta Pello Telletxea (5:43). Finaletik kanpo gelditu ziren Beintza-Labaiengo Joxe Mari Elizondo (6:47), Gerendiaingo Esteban Pikabea (7:38) eta Uharteko Koldo Garcia (12:19).