Giro ezin hobean ospatu dira karrika nagusiko eta Amotzeko bestak

Franck DOLOSOR 2014ko uztailaren 24a

Ahate jokoa, danborrada, saltzaileek antolatutako merkatu ttikia, eskusoinua, kitarra eta kantariak ostatuetan, gazteak gaueko besta giroan eta Urtz taldekoak, bere emanaldia bukatu eta gero, plazan a

Orain buruila arte egon beharko dute bestazaleek, Ibarrungo Mikeliak etorri arte

Aintzira, karrika nagusia eta Amotzeko besten ondotik, orain buruila arte egon beharko dute bestazaleek auzo bateko bestak ospatzeko Senperen. Iba­rrungo Mikeliak etorri bitartean ainitzek oroi­tzapen ederrak dituzte gogoan aurten ere gai­tzeko giro ederra sumatu baita Jondoni Petri eta Madalena ohora­tzen dituzten bestetan. Senpereko rugbi taldeak ekainean irabazi zuen Frantziako txapelketa denen gogoan izan zen eta kirolariek atsegin haundiarekin erakutsi zuten garaipenaren iku­rra. Aurten Senpereko bestak aitzineko urteetan baino luzeagoak izan dira asteartean saltzaileek merkatu ttiki bat eta dastaketak eskaintzen zituzten hiru ostatu ttiki muntatu zituztelako elizako plazan. 

Argazkietan ageri denez, izan zen non eta nola ospatu eta bakoi­tzak bere neurriko bes­ta egin ahal izan zuen han eta hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun