Erromeriak

Joana GUERENDIAIN 2014ko uztailaren 24a

Sarako Izarra errugbi elkarteak bere besta eginen du abuztuaren 2an larunbatarekin, plazan. Bazkaria eta afaria antolatzen dute eta arra­tsaldean indar jokoak ikusten ahalko dira.
 
Zazpiak dantza elkarteak bere besta antolatzen du abuztuaren 9an, larunbatarekin. Arra­tsaldeko 6etan dan­tza ikusgarri bat emanen dute plazan, gero aperitifa eginen da eta ongi bukatzeko afaria. Bi menu proposatzen dira afarian, bat 10 eurotan eta bertzea 12 eurotan.
 
Eskubaloiaren besta abuztuaren 16an eginen da plazan. Arratseko 07:00etatik goiti aperitifa izanen da eta gero bertan prestaturiko paella jaten ahalko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun