Uztailaren 24an, ostegunarekin, Saiberri Sarako taldeak kantaldi bat emanen du elizan. Gaueko 09:30ean hasiko da eta sartzeak 5 euro balioko du (urririk 14 urte baino guttiagokoentzat). Abuztuaren 28an berriz eginen dute saio bat.
Abuztuaren 7an ostirala, Donibane Lohitzuneko Arin luzien gizon abesbatzak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 09:15ean hasiko da, sartzeak 10 euro balioko du eta urririk izanen da 12 urte baino guttiagoko haurrentzat.
Abuztuaren 21ean ostirala, Goraki abesbatza mixtoak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 09:30ean hasiko da, sartzeak 10 euro balioko du, tokiak aitzinetik erosten ahalko dira turismo bulegoan.