Putzu haundira bidea ireki dute

Fernando ETXEBERRIA 2014ko uztailaren 24a

Putzu Haundi ingurua ere ederki txukundu dute. Fernando ETXEBERRIA

Zenbait boluntariok egindako lanari esker, ermitatik Putzu Haundiko urjauzira doan bidea erabili daiteke dagoeneko. Erreka ondoko bidea zabaldu egin da, belarrak, sasiak eta osinak kenduz eta karobitik urjauzira bitarteko bide berria egin da. Inguru hori ere txukunduta eta oso-osorik ikusteko aukera dago orain. Hemendik, bes­te bi ur jauzitara ere igo daiteke eta gainetik doan bidetik, Garaikoetxeako bordan barrena Perralekuraino iritsi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun