Abuztuko Amabirjin jaien programa zehaztua dago eta horren berri hurrengo alearekin batera izango duzue. Baina egitarauko aldaketa garrantzitsu batzuk aipatuko ditugu oraingoan: hiru orkesta ekarri beharrean, lau akordeoilari ekarriko dituzte, aurrekontua murriztuz. Horren ordez, Erramun Martikorenak eta Erreka dantza taldeak emanaldi bana eskainiko dute, Erasun-Saralegi eta Rekondo-Mugertzaren arteko aizkora apostua izanen da, baita Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala eta pilota partidak ere. Umeen egunean, Ines Bengoa ipuin kontalaria eta umeen jokoak izanen dira. Herriko gazteen arteko herri kirol saioa eta Jose Angel eta Martikorenak alaitutako herri bazkaria ere izanen dira.