Maika Ariztegi eta Ander Erasun txapeldun

Arkaitz MINDEGIA 2014ko uztailaren 24a

Utzitako argazkia

Ez du atzenduko 2014ko uztaila Maika Ariztegik. Uztailaren 9an Nafarroa­ko ingude altxatze txapelketa irabazi zuen Iruñean, marka berria eginez gainera (93 al­txaldi). Hilaren 16an, Markinan egin zen lehen aldiz Euskadiko ingude altxa­tze txapelketa eta hori ere irabazi zuen, 91 altxaldirekin (10 kiloko ingu­dea zuten, Nafarroakoan baino kilo bat gehiago). Mer­txe ahizpa biga­rren izan zen Nafa­rroakoan eta hiruga­rren Euskadikoan. Ander Erasunek, be­rriz, Nafa­rroako binakako aizkora txa­pelketa irabazi zuen, Jon Rekondo lei­tzarrarekin. Urrezko Aizkorako txapel­du­nen ligan ere bikain ari da aurtiztarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun