Ludotekan hasiak dira neska-mutikoak

Arkaitz MINDEGIA 2014ko uztailaren 24a

Ludotekan ari diren neska-mutikoetako batzuk. Utzitako argazkia

Izaro eta Ixiar dira monitoreak

Herriko haur guziak oporretan daude. Ba­tzuk igerilekura, besteak hondartzara eta erre­ketan bustialdi batzuk hartzen ari direnak ere badira, jolasekin batera udaz gozatuz. Iaz bezala, aurten ere ludoteka martxan hasia da uztailean, astelehenetik ostiralera goizeko 10etatik 13etara. Izaro eta Ixiar dira arduradunak eta abuztuan ere ariko dira. Gisa guzietako ekintza antolatuak dituzte , bertan apuntatuak dauden haurrek goiz pasa ederra pasa­tzeko: txangoak, tailerak, marrazketa… 18 haur apuntatu dira, baina nahi duenak oraindik ere apuntatzen ahal du bere seme-alaba. 2 urtetatik 7 urte arteko umeak hartzen dituzte. Prezioa: ume bat 85 euro eta bi 130 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun