Larunbat honetan abiatu da Nafarroako Erremonte txapelketa-Magna Sari Nagusia. Ezkurra II eta San Miguel, Uterga eta Endikaren kontra aritzekoak ziren. Patxi Olazar ere ari da txapelketan, Etxeberria IV.arekin. Etxabe II-Agirrezabala da laugarren bikotea. Aurten ez da Donezteben partidarik jokatuko eta finala irailaren 21ean izanen da Zubirin.