Erreka elkarteko mendi taldeak udako ohiko ateraldia eginen du uztailaren 26an, aurtengoan Mallo de Acheritora (2.375 metro), Linza inguruan. Mendiak ez du aparteko zailtasunik eta edozeinek egiteko modukoa da. Larunbat goizeko 5etan abiatuko dira kiroldegitik eta autoetan antolatuko dira mendizaleak. Ibilbide borobila eginen omen dute, bideak ez errepikatzeko. Menditik jausterakoan, elkarrekin bazkalduko dute eta herrira bueltan afaria ere izanen dute Aranzokon.