Saharako hamalau neska-mutiko gurean dira udapasa

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Saharako neska-mutikoak, harrera-familiekin Bertizen. Utzitako argazkia

Ekainaren 29an ailegatu dira gurera Saharatik uda pasatzera etorritako 14 neska-mutikoak, Saharaztan, Baztan-Bidasoko Saharar Herriaren aldeko elkartasun taldearen bidez. Azpilkueta, Elbete, Elizondo, Berroeta, Zubieta, Doneztebe, Sunbilla, Lesaka eta Arizkunen egonen dira abuztuaren 25era arte. Saharaztan elkartekoek dioten bezala «Saharar Herriaren enbaxadorerik onenak iritsi zaizkigu. Mila esker. Sucram».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun