Buruz buruko txapelketan sartzeko partida jokatuko du uztailaren 24an Endikak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Buruz buruko txapelketan sartzeko aukera izanen du Endikak, gaurko partida irabazten badu. Artxiboko argazkia

Juanenea kanporatu duen Segurolaren kontra ariko da saldiastarra

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketan sartzeko bigarren partida jokatuko da uztailaren 24an Galarretan. Endika saldiastarra ariko da Segurolaren kontra. Endika da faboritoa, baina Segurolak Juanenea kanporatu zuen aurreko partidan.

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketan sartzeko bigarren partida jokatuko da uztailaren 24an Galarretan. Endika saldiastarra ariko da Segurolaren kontra. Endika da faboritoa, baina Segurolak Juanenea kanporatu zuen aurreko partidan.

Endikak esperientzia handiagoa du eta joan den urtean buruz buruko txapelketa jokatu ondotik, lekuz aldatu eta aurrelari izatetik atzelari izatera pasatu zen. Horrek abantaila ematen dio buruz burukoan. Errestoan eta tantoa akitzerakoan dituen dohaiak mantentzen ditu eta horretaz gain, sakean eta gibeleko koadroetatik piloteoan ere hobetu du.

 

Ortzeguneko jaialdia Galarretan

Ortzegun arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian bertze hiru partida ere jokatuko dituzte Galarretan. Partida nagusian, Urriza eta San Miguel izanen dira aurrez aurre.

1. Matxin VI-Zubiri, Ezkurra II-Aizpuru III.aren kontra, 35 tantura.

2. Urriza-Barrenetxea IV, Etxeberria IV-San Miguelen kontra, 40 tantura.

3. Endika, Segurolaren kontra, 30 tantura

4. Etxabe II-Labaka, Otaegi-Olazarren kontra, 35 tantura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun