Elgorriagako bestak ere uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 23a

Dantzari ttikiek emanaldia eskainiko dute Santiago egunez, eguerdian. Artxiboko argazkia

Ortzegun arratseko txupinazoaren aitzinetik haurrentzat herri lasterketa eginen da

Elgorriagan ere Santiago bestak ospatuko dituzte. Uztailaren 24an, ortzegun arratseko 8etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik, Elgorriagako haurrentzat herri lasterketa eginen da. Egun handian, meza, dantzari ttikien saioa edo herritarren arteko desafioa izanen dira, bertzeak bertze. Haurren Egunerako eta Herritarren Egunerako ere ekitaldi politak prestatu dituzte.

UZTAILAREN 24a

18:00 Herri Lasterketa Elgorriagako haurrentzat.

20:00 Txupinazoa eta kalejira trikitilariekin.

21:00 Patata tortila lehiaketa.

00:00 Dantzaldia Vicenterekin.

UZTAILAREN 25a

SANTIAGO EGUNA

10:00 Argi soinuak.

11:00 Meza Santiago apostoluaren omenez.

12:00 Dantzari ttikien saioa.

13:00 Bazkal aurreko aperitiboa.

18:00 Herritarren arteko desafioa.

20:00 Zopak.

Arratsaldez - Gauez dantzaldia Agerralderekin.

UZTAILAREN 26a

HAURREN EGUNA

10:00 Argi soinuak.

10:15 Haurrentzat puzgarriak eta jokoak.

14:00 Haurrentzat bazkaria.

16:00 Mus txapelketa (Bikote bakoitzetik batek bederen Elgorriagakoa behar du izan).

20:00 Merendu-afaria herritar guztientzat.

Arratsaldez - Gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.

UZTAILAREN 27a

HERRITARREN EGUNA

10:00 Argi soinuak.

12:00 Toka txapelketa.

14:00 Bazkaria, zikiro jatea.

21:00 Afaria. Gauez dantzaldia Salaberri taldearekin.

04:00 Gaixoa ni!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun