Kantaldiak eskainiko dituzte Sarako elizan hamabortzero

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 22a

Sarako Saiberri taldeak emanaldia eskainiko du ortzegun honetan. Artxiboko argazkia

Lehenbizikoa herriko Saiberri taldeak eskainiko du uztailaren 24an, ortzegunean 21:30ean

Uztailaren 24an, ortzegunarekin hasi eta hamabortzero, abuztuko bi ortzegunetan ere kantaldiak aditzeko aukera izanen da Sarako elizan.

Uztailaren 24an, ortzegunarekin hasi eta hamabortzero, abuztuko bi ortzegunetan ere kantaldiak aditzeko aukera izanen da Sarako elizan.

Uztailaren 24an, ortzegunarekin, Saiberri Sarako taldeak kantaldi bat emanen du elizan. Gaueko 09:30ean hasiko da eta sartzeak 5 euro balioko du (urririk 14 urte baino guttiagokoentzat). Abuztuaren 28an berriz eginen dute saio bat.

Abuztuaren 7an, ortzeguna, Donibane Lohi­tzuneko Arin luzien gizon abesbatzak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 09:15ean hasiko da, sartzeak 10 euro balioko du eta urririk izanen da 12 urte baino guttiagoko haurrentzat.

Abuztuaren 21ean, ortzeguna, Goraki abesbatza mixtoak kantaldi bat emanen du elizan. Kantaldia gaueko 09:30ean hasiko da, sartzeak 10 euro balioko du, tokiak aitzinetik erosten ahalko dira turismo bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun