Irurita Bk luzapenean lortu du laxoa txapelketaren finalerako txartela

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 21a

Aspaldiko urteetako partidarik onena ikusi zuten Iruritako plazan. Artxiboko argazkia

Hiru ordu eta laurdeneko partidaren ondotik nagusitu zitzaion Irurita Ari

Hiru ordu eta laurden jokoan pasatu ondotik, Irurita Bk lortu du Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketaren finala jokatzeko lehen txartela. Finalerdiaren joaneko partidan, Irurita Ak 9-8 irabazi zion Irurita Bri eta itzulerakoan emaitza hori errepikatu zen, baina Irurita Bren alde. Luzapenean, 3-1 irabazi zuen Irurita Bk.

Hiru ordu eta laurden jokoan pasatu ondotik, Irurita Bk lortu du Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketaren finala jokatzeko lehen txartela. Finalerdiaren joaneko partidan, Irurita Ak 9-8 irabazi zion Irurita Bri eta itzulerakoan emaitza hori errepikatu zen, baina Irurita Bren alde. Luzapenean, 3-1 irabazi zuen Irurita Bk.

Txapelketako partidarik hoberena ikusi zuten Iruritako plazan. Urteak ziren Iruritako plazan horrekako partidarik ikusten ez zela, zoragarria izan baitzen.

Giro ezin hobea plazan, ikusleek gozatu egin zuten; partida akitu zenean denak zutik txaloka. Urtasun bi anaien arteko borroka ikusgarria izan zen; zenbat aldiz bota zuten pilota plazako alde batetik bertzera! A taldea 7-3 eta 8-6 galtzen ari zelarik, ematen zuen kanporaketa erabakia zegoela, baina 8na joko berdin eta “a dos” (30-30) eta bi arrai jokoan zirelarik, Irurita Ak aukera izan zuen kanporaketa bere alde jartzeko, baina ez zuen lortu.

Irurita Brekin, Xabier Barberena, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Karlos Goikoetxea aritu ziren eta Irurita Arekin Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Miguel Bidegain.

Bigarren finalerdiaren itzulerako partida uztailaren 26an, larunbatean 17:30ean jokatuko dute Doneztebe B eta Doneztebe A taldeek. Iruritarren arteko lehian bezala, Doneztebe Ak 9-8 irabazi zion Doneztebe Bri joanekoan, beraz, lehia estua espero da hemen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun