Jon Kanflanka leitzarrak Euskadiko sega txapelketan parte hartuko du

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 30a

Jon Kanflanka leitzarra izanen da Gipuzkoaz kanpoko lehiakide bakarra Euskadiko sega txapelketan. Artxiboko argazkia

Uztailaren 31n Aian eginen den kanporaketako lau lehenbizikoek Leitzan jokatuko dute finala abuztuaren 10ean

Gizonezkoen Euskadiko sega txapelketako kanporaketa jokatuko da uztailaren 31n Aian (Gipuzkoa). Parte hartuko duten zortzi segalariak bi multzotan banatu eta bi kanporaketa eginen dira, egun eta toki berean. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek abuztuaren 10ean Leitzan jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.

Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko belardian jokatuko dira bi kanporaketak. Segalariak, 30 minutuz ariko dira ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko helburuarekin, baina txukuntasuna ere kontuan hartuko da.

Ortzegun goizeko 11:30ean hasiko den lehen kanporaketan lau gipuzkoar ariko dira: Igor Esnaola, Mikel Garaialde, Iban Pardo eta Iñigo Mercader.

Ortzegunean 12:30ean ariko da Jon Kanflanka leitzarra, Juan Joxe Lizaso, Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo gipuzkoarrekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun