Larunbat honetan abiatuko da Nafarroako Erremonte txapelketa-Magna Sari Nagusia. Ezkurra II eta Julen San Miguel doneztebarrak, Uterga doneztebarra eta Endikaren kontra aritzekoak dira Irurtzungo frontoian, 20:00etatik aitzinera. Patxi Olazar doneztebarra ere aritzekoa da txapelketan, Etxeberria IV.arekin. Etxabe II-Agirrezabala da laugarren bikotea. Aurten ez da Donezteben partidarik jokatuko eta finala irailaren 21ean izanen da Zubirin.
Nafarroako erremonte txapelketako jaialdietan, erremonteaz gain, esku pilota partidak ere jokatuko dituzte. Irurtzungo larunbateko jaialdia irekitzekom Ongay eta Mariezkurrena, Ezkurdia eta Mitxelenaren kontra ariko dira.
Egutegia
Larunbatean Irurtzunen aritu ondotik, abuztuaren 3an Zubirin Ezkurra II eta San Miguel, Etxeberria IV eta Olazarren kontra ariko dira; abuztuaren 10ean Agoitzen, Uterga eta Endika, Etxabe II eta Agirrezabalaren kontra; abuztuaren 15ean Burlatan, Ezkurra II eta San Miguel, Etxabe II eta Agirrezabalaren kontra; abuztuaren 24an Zilbetin, Etxeberria IV eta Olazar, Etxabe II eta Agirrezabalaren kontra eta irailaren 6an Atarrabian, Etxeberria IV eta Olazar, Uterga eta Endikaren kontra.
Lehen fase honetan lehenbizikoa gelditzen den bikotea zuzenean sailkatuko da irailaren 21ean Zubirin jokatuko den finalerako eta laugarrena kanporatua izanen da. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdietako kanporaketa Olazen edo Uharten jokatuko dute eta irabazlea sartuko da finalean.